Matematika Lehiaketa 2024

Pasa den larunbatean, apirilak 13, Udaberriko Matematika Lehiaketa ospatu zen Leioako unibertsitatean (Bizkaia).

Badira urte batzuk Haurtzaro Ikastolako ikasleek ekintza honetan parte hartzen dutela, eta asteburuan DBHko 5 ikaslek izan zuten lehiaketa honen bigarren fasean parte hartzeko aukera. Diploma bana jasota, pozik itzuli ziren etxera.