Oiartzo

Oiartzo Batxilergo Ikastola 1998. urtean Orereta Ikastola eta Haurtzaro Ikastolaren artean sortutako fundazioa da, bi ikastoletako ikasleek batxilergoko ikasketetan ere hezkuntza euskaldun eta kalitatezkoa jasotzeko aukera izan dezaten bermatzeko sortua, hain zuzen ere. Batxilergoko Ikastola izanik, 16-18 urte bitarteko gazteak hezten dira bertan, eta edozein ikastetxetako ikasleei zabaldutako ikastola da. Hala ere, bi ikastolen jarraipen naturala denez, nagusiki Orereta Ikastola eta Haurtzaro Ikastolatik etorriak izaten dira ikasle gehienak.

Oiartzo Batxilergo Ikastola itunpeko ikastola da eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide. Partaidetza hau kalitatezko hezkuntza euskaldunaren bermea da.

Batxilergo euskalduna, kalitatezkoa eta eskaintza zabalekoa eskaintzea dira Oiartzoren helburu nagusiak.

WEBGUNEA

www.oiartzoikastola.eus