Familia Ordezkariak
Familiek Haurtzaro Ikastolako bizitzan parte hartzeko duten eskubidea gelako ordezkarien bidez garatu dute, besteak beste. Gela bakoitzak bere gurasoen artean bi ordezkari aukeratzen ditu. Beharra ikusiz gero, ordezkoak ere aukera ditzake.
Araudiak jasotzen dituen salbuespenak kontuan hartuta, ikastolako familia guztiak izan daitezke geletako ordezkari hautagaiak. Haurtzaro Ikastolako Hezkuntza Proiektuak hizkuntzaren erabilerari buruz jasotzen duena ere beteko dute.
Gelako familia ordezkariak bi eratara bilduko dira: etapaka (hilean behin) eta Batzar Nagusian (urtean behin).
2026-2027 ikasturtea
2025-2026 ikasturtea

