| Maiatzaren 17a LGBTIQ+fobiaren aurkako eguna da, eta gaur, ostiralean, jendarte parekideago baten oinarri diren eskubideak landu ditugu Ikastolan: aniztasuna, errespetua eta berdintasuna. |
| Baina heziketa ez da ikastolan bakarrik egiten. Horregatik, gonbidatzen zaituztegu gaur etxean ere gaiaz hitz egitera, egunean landutakoa familian jarraitzeko eta sakontzeko. Gure haur eta nerabeak balio hauetan heztea denon ardura da, jendarte aske, anitz, zaindu eta parekideagoa izan gaitezen. |