Iradokizunak

OHARRAK: Haurtzaro Ikastolako prozedura jarraituz iradokizun eta kexetarako, gaiaren baitan,  zure seme-alabaren tutorearekin, ikasketa buruarekin edo eta zuzendariarekin harremanetan jarri beharko zenuke. Bertako guraso ez bazara, 943 491 659 telefono zenbakira deituz idazkaritzarekin kontaktuan jartzea duzu biderik zuzenena.

Zure iradokizun ala kexa web orri honen bidez bidaltzea erabaki baduzu, eta nori zuzentzen zaion adierazten ez baduzu, jakizu zuzendaritzari igorriko zaiola, hark erabaki dezan. Beheko inprimakia bidali aurretik, datu pertsonalen babeserako jarraian ageri diren oharrak irakur itzazu. GORDE botoiaz bidaltzerakoan ohar horiek irakurri dituzula onartzen duzu.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betez, iradokizun ala kexa honetan beteriko zure datu pertsonalak gure fitxategian sartuta daudela eta horren helburua zure eskaera erantzuten saiatzea dela jakinarazten dizugu. Fitxategiak Datuak Babesteko Agentzian aitortu ditugu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu.

Fitxategi horien erantzulea HAURTZARO IKASTOLA bera da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatu Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako Elorrondo kalea z/g, 20180 Oiartzun eskaera bat bidali behar duzu NA edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.