Gure Balioak

Haurtzaro ikastola Oiartzungo ikastola da, duela ia 60 urte herri ekimenari esker, bokazio publikoarekin eta euskara eta euskal kulturarekin konprometituta sortua. Haurtzaro Ikastolaren proiektuak 2-18 urteko ibilbidea hartzen du. Haurtzaro Ikastolan hasi eta, azkenik, batxilergoa Oiartzon.

EUSKALDUN ETA EUSKAL HERRITARRA: Euskaradunak eta Euskal Herriko Ikastolen elkarteko kideak gara. 60. hamarkadatik Euskal Herri osoa oinarri duen hezkuntza eredu bakarra.

HEZKUNTZA ARDURATSUA: Haurtzaro Ikastolaren hezkuntza-proiektua berritzaile eta eraldatzailea da, kalitatezkoa eta burujabea. Proiektu propioa, helburu gisa haur eta gaztetxoen bizikidetza, ongizatea eta autonomia dituena. Pertsona zoriontsuak, errespetuzkoak, seguruak eta zainduak hezten ditugu.

HERRIAREKIKO KONPROMETITUA: Komunitatean errotuta gaude. Ikastolen proiektua denon artean eraikitakoa eta denona da, irekia eta publikoa. Lankidetza, parte-hartzea eta elkarlana ditugu oinarri. Herri onurako kooperatiba gara.


IKASTOLAREN BALIOEN DEKALOGOA:

1.- EUSKAL HERRIKOA ETA EUSKALDUNA

Euskal Herria da gure abiapuntua, euskaldun gisa definitzen dugu gure burua eta gure ikasleena, muga administratiboez gaindi eta mundu zabalaren aurrean. Euskal Herrian, euskaran zein euskal kulturan oinarri hartuta eta beste hizkuntza nahiz kulturei irekia dagoen hezkuntza-proiektu euskalduna da gurea. Etorkizuneko euskaldun hiztun osoak eta euskararekin konprometituako pertsonak hezten dituen komunitatea.

2.- HERRITARRA, PARTE-HARTZAILEA ETA KOLEKTIBOA

1967az geroztik herritarren jabetzakoa den proiektua, herriaren borondatetik sortua eta herriarentzat. Herriarekin konprometitua: herria egiten dihardugu, etorkizuneko herritarrak auzolanean, herrigintzan, komunitatean inplkatuko diren pertsonak izatea nahi dugu, ekintzaileak eta aktiboak. Herri onurako ikastola da gurea.

Herri hau euskaratik egin nahi dugulako

Euskara ez da hizkuntza bat gehiago, herria egiteko modua da guretzat, gure balioetan oinarritutako herria. Horren lekuko Ikastolak: 7 probintzietan herria euskaratik egitea helburu dugun proiektu pedagogikoak. Ikastolen bihotzean euskara dugu, gure izaeraren ardatz. Gure egunerokoa euskaraz bizi dugu eta hori horrela izaten mantendu dezagun, gazteen ekintzailetza eta euskara uztartzen dituen proiektua dugu ikastolan: Eskuttun euskara taldea. Ekintzailetza eta euskara bi bide izatetik, elkar indartzen duten zutabe dira Eskuttunen. Hizkuntza batek komunitatea sortzen duenean, komunitate horrek herria eraikitzen du. Eta herri hau euskaratik egin nahi dugu, euskaratik egiten ez badugu, izango al da bada herririk?

Mitologia, misterioa, herri usadioa: Ihoteak gure ikastolan

Ihote jaien ospakizunarekin euskal kulturari presentzia eman, euskal inauteriak ezagutu eta gure herriari ekarpena egin nahi dugu Haurtzaro Ikastolan. Gure hezkuntza proiektuan txertatua dugun pertsona ereduaren bereizgarrietako bat euskalduntasuna da eta modu horretan ulertzen dugu, euskal kulturako ospakizunetan parte aktiboa izango duen pertsona heztea, eta modu horretan gure herriko usadiotik jaso dugun Ihoteekiko ezagutza, maitasuna eta zaintza komunitatean partekatzea. Hori guztia jaso nahi izan dugu mimo handiz sortutako ikus-entzunezko honetan.

3.- INKLUSIBOA

Denona eta denontzako den ikastola da gurea. Denona, aniztasunak aberasten gaituelako, auekra berdintasunean oinarritzen delako gure proiektua eta denontzat, beka sistema propioa dugulako, ikastolan egoera ekonomiko guztiek dutelako lekua.

4.- HEZKUNTZA EREDU PROPIOA, AITZINDARIA, ETA ERALDATZAILEA

 Ikaslearen garapen integrala bultzatzen duen hezkuntza eredua da gurea. Euskara eta euskal curriculuma ardatz dituen proiektu pedagogiko berritzailea. Eremu formalean eta ez-formalean hezteko pedagogia markoa duena eta ikastolen pedagogian oinarritutako ikasmaterial propioa duena. 

5.- NITASUNETIK KOLEKTIBORA

Elkartzeko eta harremanak izateko askotariko moduak sustatzen diren ikastola gara: adinkide direnen eta ez direnen artekoak, nagusiagoak eta gaztetxoagoak direnen artekoak, botere harreman orekatuak landuz eta kooperazioan jardunez. Erantzukizunez eta elkar zainduz, elkarbizitzan oinarrituta.

7.- EGITEN IKASTETIK IZATEN IKASTERA

 Pedagogia feministetan oinarritu nahi dugu gure egiteko modua. Gure balioetan sustraitutako Hezkuntza Proiektua oinarri hartuta eta pertsona jomuga, etengabe eguneratzen eta eraberritzen jarraitzen du Haurtzaro Ikastolak.

7.- KOOPERATIBA INTEGRALA ETA BURUJABEA

Hezkuntza komunitate osoarekin kooperazioaren balioa sustatuz, elkarrekin eta elkarren artean eraikitzen den hezkuntza proiektu integral propioa dugu. Profesionalak eta familiak elkarlanean erabakitzeko gaitasuna eta ahalmena duena: hezkuntza komunitatea osatzen dugunok eta bazkideok elkarrekin erabakiak hartzen dituena.

8.- LANTALDE SENDO, EGONKOR ETA KONPROMETITUA

Hezkuntza komunitate osoarekin kooperazioaren balioa sustatuz, elkarrekin eta elkarren artean eraikitzen den hezkuntza proiektu integral propioa dugu. Profesionalak eta familiak elkarlanean erabakitzeko gaitasuna eta ahalmena duena: hezkuntza komunitatea osatzen dugunok eta bazkideok elkarrekin erabakiak hartzen dituena.

9.- KOMUNITARIO, SOLIDARIO ETA SARETUA

Kooperatiben elkarteko kide izateaz gain, Euskal Herriko gainerako ikastolekin batera elkarrekintzan  aritzen den ikastola da gurea. Euskal Herriko 115 Ikastolok Elkartasun Kutxari egiten diogun ekarpen ekonomikoari esker, aukera berdintasunean ez daudenak laguntzen ditugu. Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko Ikastolekin ere, elkarlanean dihardugu.

10.- ZIRKULARRA ETA JASANGARRIA

Ekonomia eredu zirkularra sustatzen dugu: materialak partekatu, alokatu, berrerabili eta konpontzen, berritzen eta birziklatzen ahalegintzen gara.  Efizientzia dugu helburu, baita ikastola berdea izatea ere..

Inauteriak gure ikastolan

Urteak dira Inauterietako eguna berezia denetik gure ikastolan. Urtero-urtero mimo handiz prestatzen ditugu mozorroak eta eguna bera. Goiz-goizetik herrian zeharreko desfilea egiten dugu, eta eguneko momenturik bereziena arratsaldean izaten da: gure komunitate osoari eskaintzen diogun emanaldia. Aurreko asteetan buru-belarri aritzen gara prestaketa lanetan, baita entseguetan ere. Egun horretan taldean osatzen dugun eskaintza ahalik eta ondoen egiteko, eta nola ez, prozesuan bertan gozatzeko.

Eraldaketak jolasteko modu berriak ekarri ditu. Esperimentaziorako, imitaziorako, interakziorako, bizitzeko, egoteko eta aritzeko molde berriak. Argi dago gelan egiten diren balioen lanketa eta euskararen lanketa sustatu behar direla espaziorik espazio, barrualdean nahiz kanpoaldean.

Bizitzarako hezkuntza oinarri dugun honetan, espazio eremuak ere garrantzia berezia du. Horregatik, jolasleku berria osatu dugu komunitetean. Ezagutu nahi prozesua eta ametsa errealitate bihurtuta?