LH3: matematika lantzen, dendaren bidez

LH3. mailako ikasleek matematikan ikasitako praktikan jarri zuten atzo, abenduak 12, asteartea.

Gabonak datozela baliatuta, lehenengo, lagun ezkutuaren zozketa egin zuten. Behin jakinda oparia / postala nori egin behar zioten, dirua jaso zuten: 5 euroko bat, 2 eurokoa, euro 1ekoa…

Dendak korridorean zeuden, prezioekin eta postala osatzeko materialarekin: artilea, kartulinak, pinotxo papera, apaingarriak…

Norberak egin behar zituen bere diru kalkuluak. Eta diruak soberan zuenak aukera izan zuen, nahi zuenari, beste oparitxo bat egiteko.