Jantokia
MENUAK
Menuak ikastolako jantokian prestatzen ditugu, garaian garaiko elikagaiekin, eta elikadura orekatu bat sustatzeko irizpideak jarraituz. Eskaintzen ditugun menuak Inal Consultores Oiartzungo kanpo aholkularitza enpresaren laguntzarekin berrikusi eta berritu ditugu. Ikasleen eta familien asebetetze maila altua da.
Menuan berrikuntzak poliki-poliki sartzen ditugu, beti ikasleen harrera kontuan izanik.
ALTAK ETA BAJAK
- Jantokiko zerbitzua erabili ahal izango dute aurrez izena emandako ikasleek.
- Izena ematea ikasturte osorako edo egun solteetan ere egin daiteke.
- Izen-ematea, edo alta, IKASTURTERO egin behar da. Ekainean egiten da edo beharra sortzen den unean ere egin daiteke.
- Jantokiko abisuak idazkaritzan hartuko dira goizeko 10:00ak arte, beranduago jasotakoak ez dira deskontatuko.
- Telefonoz: 943 491 659.
- WhatsApp bidez: Jantokiko eguneko altak eta bajak modu eraginkorragoan kudeatu ahal izateko, WhatsApp zenbakia dugu martxan: 656 912 315. Zenbaki hau, JANTOKIKO ESKAERAK BAKARRIK kudeatzeko da eta orain arteko baldintzak bete behar dira ordutegiari dagokionez. WhatsApp mezuan, derrigorrez adierazi beharreko datuak ondorengoak dira:
- Ikaslearen izena eta 2 abizenak
- Maila
- Aldaketaren data zehatza
- Alta ala baja den
- Posta elektronikoz: idazkaritza@haurtzaro.ikastola.eus
- Abisuak aurreko egunetan ere eman daitezke, ez dago derrigorrez egunean bertan eman beharrik.
- Egun berezietako abisuetarako prozedura zein izango den buletinaren bitartez jakinaraziko dugu.
- Ikaslea egunen batean ez bada etorriko, BETI ABISATU behar da; kontuan izan ikastolaren ardurapean dagoela haurra garai horretan eta arduraduna haurra ezin aurkiturik ibil daitekeela.
- Bestalde, 10:00ak baino lehen abisua pasatuz gero, egun horretako kostua deskontatu egingo da.