‘Makilakixki’ Petra Lekuonako egoiliarrentzat

Gaur goizean, otsailak 3, Petra Lekuonako egoiliarren bisita izan dugu Haurtzaro Ikastolan. Belaunaldien arteko programa dela eta, hainbat ekintza egiten ditugu elkartrukean, eta horietako bat izan da gaur goizekoa.

HH5. mailako haurrek Makilakixki antzezlana eskaini diete aiton-amonei. Ederki pasatu dute!

Eskerrik asko etortzeagatik! Laster arte!