2023ko maiatzaren 6an, joan den larunbatean, egin zuten 15. Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketako sari banaketa ekitaldia, Donostiako Alde Zaharreko Elkar liburu dendan. Bertan izan ziren edizio honetako sarituak eta baita beraien familiako kideak ere.
Haurtzaroko DBH2ko Kattalin Arabolaza Palomok jaso du sarietako bat: E mailako 1go saria, DBH1 eta DBH2. mailei dagokien ipuinentzako saria. Alex Orbek egindako ilustrazioarekin ipuin bat osatuta behar zuen.
Agur besarkada ipuinarekin tableta, jolas hezitzaile sorta ederra eta opari txartela (70€) eskuratu ditu. Zorionak!
Aurten ere partaidetza izugarria izan da. Izan ere, 8.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte: 3.100 ipuin jaso dituzte, 4.300 ilustrazio eta 1.100 komiki, gutxi gorabehera. Gainera, beste urte batez, jasotako lanen maila oso altua izan da.