HH5ekoak, Pagoetan

Gaur, maiatzak 17 ostirala, HH5 urtekoak Pagoetara joan gara. Erleen gaia lantzen aritu gara aste hauetan, eta bertan erleak oso gertutik ikusteko aukera izan dugu.

Erleengandik jasotzen ditugun propoleoa eta eztia probatzeko aukera ere izan dugu.

Eta ez hori bakarrik, argizariarekin norberak bere kandela ere egin dugu. Primeran pasatu dugu!