HH4ko eta HH5eko haurrak, ttipi-ttapa Karrikara

Txoriak entzunez, loreak usainduz, animaliak ikusiz, norbera bere gorputzaren mugez eta indarraz jabetuz, bidea eginez joan ginen ikastolatik Karrikara ostiralean, maiatzak 10.

Inguruneaz eta eguraldi ederraz gozatu ahal izan genuen eta talde izaera indartzeko balio izan zuen, bai horixe!