HH3: artoaren prozesua

HH3kook artoaren prozesua ikusteko aukera izan dugu.

Arraztaloko baratzetan izan ginen, eta bertan, artaburuak bildu genituen.

Artaburuak gelara ekarri eta gelan aletu genituen, motrizitate fina lantzeko aukera paregabea, ezta?

Arto honek zertarako balio zuen ere ikusi nahi genuen eta gelako haur batek bere errotara gonbidatu gintuen, Karrikako errotara hain zuzen ere. Karrikako errotan artoa txikitu eta bertako oiloei jaten eman genien. Guretzat ere artoa xehetu genuen eta arto-irina atera.

Arto-irina gelara ekarri, taloa egin eta jateko aukera izan genuen. Bai goxoa…