DBH 2koen dantza
Dantza: Ametsen barruko istorioa
Istorio hau amets batetaz doa. Ainoren ametsa izango da. Hori adierazteko akroesport erabilita dantzaren amaieran ohe moduko bat egin dugu eta Aino gainean etzango da. Amets bat denez, ametsetan abestia erabili dugu egokia iruditu zaigulako gure istoriorako.
Ametsaren barruan sorgin batzuen inguruko istorioa egin dugu. Hau adierazteko berriz, makilak erabili ditugu dantzan sorginen erratzak irudikatzeko. Gainera, hasierako akroesport-a kobazulo bat da sorginak kobazuloetan bizi zirela esaten zutelako. Zati batean, borobilean jartzen gara euskal dantza dantzatzeko sorginek egiten zituzten akelarreak irudikatzeko.
Beltzez jantzita etorri gara, alde batetik ametsa gauarekin lotzen dugulako eta gaua iluntasunarekin, hau da, kolore beltzarekin. Beste aldetik, sorginak arropa beltzarekin irudikatzen ditugulako.