Gaur, apirilaren 23an, Liburuaren eta Egile Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. UNESCOk 1995ean ezarri zuen data hau, irakurketaren eta literaturaren garrantzia aldarrikatzeko.
Apirilaren 23a ez da ausaz aukeratutako data: egun honetan hil ziren, 1616an, literatura unibertsaleko bi idazle ezagun, Miguel de Cervantes eta William Shakespeare. Horrez gain, beste hainbat idazle ospetsuk ere egun honetan ikusi zuten argia edo utzi zuten mundu hau.
Gure ikastolan gaur ere tartetxo bat hartu dugu irakurtzearen plazeran jarduteko. Ikasleek liburuen munduan murgiltzeko aukera paregabea egunero da: ipuinak, poemak eta istorioak eskuetan hartuta, irakurketaren magia gertutik ezagutuz. Liburuak lagun, bakardadean, taldean edota txiki-handiei bide-erakusle izanez.
Liburuak ezagutzaren, irudimen eta askatasunaren sinbolo dira. Azken egunetan buru-belarri jardun dugu irakurketari leku handiago bat eskaintzen eta handiak-txikiei liburuak irakurri dizkiete, Gotti-Betti jolasparkera jaitsi gara eguraldia lagun irakurtzera eta geletan ere jarraitu dugu urte guztiko irakurketaren tarteetan gozatzen, irakurketa gure bizi moduan txertatuz. Argi baitugu Haurtzaro Ikastolan, irakurtzeko zaletasuna txikitatik lantzen bada, betirako geratzen dela.
Liburuaren Egun zoriontsua izan ezazue!



