LIBURU TXOKOA

Liburua altxor preziatua da, hezkuntza integralerako oinarrizko zutabea. Hori dela eta liburu txokoa dugu Haurtzaro Ikastolan. Heldu baten laguntzarekin, haurrak eremua erabili ahal izango du liburuetako istorioetan murgiltzeko. Irakurzaletasuna piztea da helburua; txiki-txikitatik liburu artean ohitu, liburuekin jostateko eta gozatzeko.

Adinean aurrera egin ahala, zaletasun hori elikatu eta indartu nahi dugu; irakurketaren afizioa ohitura bihurtuz, ibilian-ibilian, Liburu Txokoan gozatzera heltzeraino.

Funtzionamendu orokorra:

Haurrak beti heldu baten laguntza izan beharko du liburu txokora joateko. Arduraz eta mimoz jokatzea eskatzen da, espazioan giro goxo eta atsegina bermatu ahal izateko.

Liburu txokoaren giltza idazkaritzan eskatuko da, eta ordutegia kontuan hartuz giltza berriz idazkaritzan utziko da.

KUDEAKETA

Liburu txokoa erabili ahal izateko idazkaritzan giltza eskatu beharko da eta eremua behar bezala zaindu. Erabilera amaitu ondoren, giltza berriz ere idazkaritzan utzi beharko da. Espazio honen erabilera goizeko 8:00-9:00 bitarte izango da eta 16:30etatik 17:30etara.