HH5 urteko ikasleen UDAZKEN KOLORETAN murala

HH 5 urteko ikasleek, basoa lantzen, UDAZKEN KOLORETAN murala eraiki dute.

Udazken koloretan murala egin dute Benito Lertxundiren ipuinaren eta abestiaren harira. Horrez gain, Benito berari ere eskutitza idatzi diote, sinadurak eta muralaren argazkia bertan txertatuz. Eta Benitok ere erantzun die, oso mezu politarekin! Murala, Txara basoan bildutako hostoekin egin dute.