Agenda30: Udazkeneko udal foroa

Pasa den urriaren 18an, Oiartzungo udaletxean iazko ikasturtean ikasleok Udalari egindako eskaeren itzulera jasotzera joan ginen. Egindako eskaerak banan bana erantzun zituen Udalak, eta proposamen eta ekintza interesgarriak eskaini zizkigun.

Besteak beste, Bidegorrian, Isastiko tuneletatik Santusene kale arteko zatian, garai batean bezala, bertan dauden zuhaitzak identifikatzeko 82 totem eta bakoitza bere plakatxoarekin jarriko dituzte. Bertan zuhaitz hostoaren marrazkia, izen zientifikoa, izena euskaraz eta jatorria ikusi ahal izango dira.