HH4: ausarta naiz, naizen bezala janzteko

Gorputza gaia lantzen aritu dira HH4n azken aste hauetan. Gai honetan, aniztasunaren trataerari eman nahi izan diote lekua.

Honakoak izan dira ikasleekin landu dituzten ideia nagusiak:

  • Denok ezberdinak gara fisikoki: ilea eta azalaren kolorea, garaiera, pisua, etab.
  • Objektu, arropa, jaki, ekintza, ideia… ezberdinak ditugu gustuko.
  • Norbanakoak, ezberdin sentitu, pentsatu eta ekiten du.
  • Gainerako pertsonen sentimenduak, pentsamenduak eta ekintzak onartuko ditugu, betiere, kidea kontuan hartuta.

Horri guztiari amaiera biribila emateko, gaur, otsailaren 2an honako ekimena prestatu dute: Ausarta naiz, naizen bezala janzteko. Haurrek gustuko duten arropa jantzi dute.