HH4ko ikasleak Garmendi okindegira joan dira gaur, ekainak 1 asteazkena, goizean.
Bertan, ogia nola egiten den ikusi ahal izan dute. Ogia egiteko zein osagai behar diren eta nola den egikaritze prozesu guztia: osagaiak nahastetik, labean sartzeraino.
Ondoren, okindegian emandako orearekin, haur bakoitzak bere ogia egiteko aukera izan du. Bakoitzak bere ogiarekin askari goxo-goxoa egin du.