HH3KO IKASLEAK GURUTZEN EGUN PASA

HH3ko ikasleak egunpasa egin dugu Gurutze auzoan. Guretzat gaurkoa ikastolan egin dugun 1. egunpasa izan da, eta primeran pasa dugu elkarrekin. Autobusez igo gara Gurutzera eta handik baserrira joan gara bertako animaliak ikustera: behiak, ahuntzak, idiak, astoak, antzarak…. ondoren, Gurutzeko plazan bazkaldu dugu eta urarekin freskatuz ederki ibili gara. Bapo bazkalduta, Ikastolarantz abiatu gara patxada ederrean bi ordu luzez ibili garelarik. Eskerrak ostirala den eta asteburua dugun deskantsatu eta indarberritzeko.