BOTA BAINO LEHEN KONPONDU ETA BERRERABILI
KEINUA: Gabonak gertu daude eta erosketa garaia izaten denez, zerbait berria erosi aurretik edota daukaguna bota aurretik konpontzea eta berrerabiltzea. |
Gabonak, urtean erosketa gehien egiten den garaia da. Opariak, janaria… neurririk gabe kontsumitzen dugu. Baina garrantzitsua da, garai hauetan ere, kontsumo arduratsua egitea eta gauza bota aurretik konpontzea eta berrerabiltzea.
Zergatik berrerabili?
Objektuak berriro erabiliz, haien balio-bizitza luzatzen dugulako; eta, horrela, hondakin kopurua, hondakin horien kudeaketak eragiten dituen inpaktuak eta baliabideen kontsumoa murrizten direlako.
Horregatik talde berdeko kideok animatzen zaituztegu Gabonetan ere kontsumo arduratsua egitera.
Xumea irudituagatik, ekintza bakar bat ere ez da alferrikakoa.