DBH 3. mailako ikasleek EKI proiektuko zientzia-arloetan, diziplinartekotasuna hainbat eremu integratuz lantzen aritu dira, Duela hamarkada bat, Zientzia Teknologia eta Gizarteko ikusmiran, egun STEAMek biltzen dituen gai ezberdinen inguruan, talde kooperatiboetan oso erreportaje digital interesgarriak sortu dituzte; hala nola,
DBH 3A taldeko Enara, Bihotz , Jon eta Elaiak MIHI LUZEko programan oinarrituta eta KROMA efektuaz baliatuz ELIKADURA DESOREKAK ezagutzeko sortutako lana ikusteko hemen sakatu (kartela eta bideoa)
DBH 3B taldeko Aitor, Ioritz, June eta Kattalinek neurozientzian sakondu eta garunaren barru barruan dugun eta memoriaren arduradunaren HIPOKANPOAren inguruko lana ikusteko hemen sakatu (kartela eta bideoa)
DBH 3C taldeko Maren, Araia, Oier, Nahia eta Maddik egun garatzen ari diren GAIXOTASUN MENTALAK AURKEZTU ETA OSASUN MENTALA zertan datzan ulertzen laguntzeko sortutako lana ikusteko hemen sakatu (kartela eta bideoa)