Joan den ostiralean, ekainak 14, Mikel (gurasoa) eta bere lankidea etorri ziren LH3 mailara. Ura gaia lantzen ari gara azken unitatean, eta kontatu genizuen bezala, duela egun batzuk araztegia ikusi genuen eta Arrietako ur depositoa ere bai. Ostiralean, berriz, erreka garbiketa nola gauzatzen den argitu ziguten Mikelek eta Xabik. Mila esker!
Horrez gain, astelehenean hilak 17, goiz pasa zoragarria egin genuen Ibarre aurreko zabaldian. Aurreko gaia osasuna izanik, eta oraingoa ura, adi egon ginen: erreka garbia topatu genuen, puxika bat, freskagarri lata bat eta plastiko puska bat jaso genituen. Presa osatzen hasi ginen ta freskaldi ederra hartu ondoren, ikastolara itzuli ginen.