Gaur, ekainak 14 ostirala, HH5 urtekoak Arraztaloren baratzetara joan gara, beraiei eskertza moduan hamaiketakoa eramatera. Maiatzean beraien baratzetan arront gustura aritu ginen lanean beraiekin batera eta, horregatik, gaur ogia, txorizoa, urdaiazpikoa, saltxitxoia eta txokolatea eraman dizkiegu, hamaiketako eder bat egin dezaten. Mila esker eta on egin, Arraztalo!