Gaur, martxoak 13, Landetxe Kultur Etxean izan gara HH4ko haurrak zein irakasleak. Bagenekien musika emankizun bat entzutera gindoazela, bagenekien ikuskizun atsegina, goxoa eta bildua izango zela, haurrak prest sentitzen ziren gozatzeko eta euren bihotzak irekita zeuden sorpresaz betetako ikuskizunarekin topo egiteko.
Bizitutakoak bizituta, ausartzen gara esatera zoragarria izan dela: biltzen gintuen giroa, gugan sortu diren emozioak, entzundako soinu bitxi eta zirraragarriak…magikoa izan da!
Eskerrik asko Harkaitz Martinezi, Igor Otxoari eta Thierry Biscaryri AUKERA EDER HAU ESKAINTZEAGATIK, ikuskizun honekin bidai oparoa izan dezazutela!