2024ko Erronkarako prest

2024. urtean Azpeitiako Ikasberri Ikastolak hartu du Kilometroak jaialdia antolatzeko ardura. DBHko ikasleei begira aurten ere Erronka egitasmoa antolatu dute eta Haurtzaro Ikastola jadanik prest da bertan parte hartzeko.

DBH2 eta 3. mailako ikasle mordo batek adierazi du ekintza honetan parte hartzeko ilusioa, eta multzo handi horretatik sortu da aurtengo taldea: beti bezala, ikasle jatorrez, kirolariez eta partehartzailez osatutakoa. Urriaren 6, beraz, Irati Huitzi eta Ander Mariezkurrena irakasleak kapitain dituztela, Azpeitian izango dira Haurtzaroren izenean joko eta proba desberdinetan parte hartzeko eta gozatzeko intentzioarekin.

Gure animoak ere ez zaizkizue faltako!