Jantokia

Bertan sukaldatutako otorduak ditugu ikastolako jantokian. Bertan osatzen ditugun menuak ikastolako jantokian prestatzen ditugu, garaian garaiko elikagaiekin, eta elikadura orekatu bat sustatzeko irizpideak jarraituz. Eskaintzen ditugun menuak Inal Consultores Oiartzungo kanpo aholkularitza enpresaren laguntzarekin berrikusi eta berritu ditugu. Menuan berrikuntzak poliki-poliki sartzen ditugu, beti ikasleen harrera kontuan hartuz, baita elikadura osasuntsua bermatuz ere.

Jantokiko arduradun orokorra Izar Lekuona da. Horrez gain, maila bakoitzak eta, handieagoen kasuan, ziklo bakoitzak arduradun finko bat du.

Gurasoek edozein zalantza izanez gero, haurraren arduradunarekin ere zuzenean harremanetan jartzeko aukera izango duzue. Honetarako ikastolako idazkaritzara deitu eta abisua utzi behar duzue. Ondoren arduraduna zuekin jarriko da harremanetan.

Autonomia, osasun eta elikadura ohiturak

  • Bazkaldu aurretik eskuak garbitu behar dira; HHn eta LHn arduradunaren ardurapean egingo dute; DBHn, berriz, ikaslearen esku gelditzen da hau egitea.
  • Ikasleari jateko tresnak modu egokian erabiltzea eskatuko diogu; Haur Hezkuntzan helduaren laguntzarekin egingo dute, bere kabuz erabiltzeko gai diren arte.
  • Janari bakoitzetik gutxieneko bat jatea eskatzen dugu; HHn eta jantokira hasi berriak diren ikasleekin malgutasunez jokatzen dugu.
  • Janaria mahai gainera eta lurrera bota gabe jan behar dute.