Jantokiko altak eta bajak

  • Aurrez izena emandako ikasleek erabili ahal izango dute jantokiko zerbitzua.
  • Ikasturte hasieran urte osoko aurreikuspena egin behar da.
  • 7 eguneko aurrerapenarekin eman behar da alta edo baja, eta azken hauek deskontatu egingo ditugu.
  • Azken 7 egunen barruan ezohiko egoeretan kuotaren %50 kobratuko dugu. Ezohiko egoerak honakoak dira (ez baduzue abisatzen, %100 kobratuko dugu):
    • Gaixotasuna (ikaslea).
    • Lan gorabeherak (gurasoak-tutoreak).
  • Egun berezietan, gure antolaketarako ezinbestekoa da gai honi arreta berezia jartzea. Egun horietarako prozedura zein izango den buletinaren bitartez jakinaraziko dizuegu.
  • Ikaslea egunen batean ez bada etorriko, BETI ABISATU behar duzue. Kontuan izan ikastoaren ardurapean dagoela ikaslea garai horretan eta arduraduna ikasle ezin aurkiturik ibil daitekeela.
  • Administrazio beharrengatik hilabete bukaerako azken 2 egunak hurrengo erreziboan kobratzen ditugu, ekainean izan ezik.