Jantokian hortzak garbitzeko prozedura

Bazkaldu ondoren hortzak garbitzea ez da derrigorrezkoa, gurasoen esku dago erabakia. Beraz, zuen seme-alabak eguerdian bazkalondoren hortzak garbitzea nahi baduzue ondorengoa egin behar duzue:

  1. Horretarako prestatutako inprimakia bete: https://forms.gle/d8ehZFw2R4bhFfGB9
  2. Hortzak garbitzeko tresnak, hortzetako eskuila eta pasta, nezeser batean ekarri
  3. Hortzetako eskuilen higienearen mantenua ikaslearen eta familiaren esku dago.

Oharrak:

  • HHko haurrak, eguerdietako eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzen badute eta saioak 13:30 baino lehen hasten badira, ez dituzte egun horietan hortzak garbituko.
  • HH3ko siesta egiten duten ikasleek ezin izango dituzte hortzak garbitu.
  • Haur Hezkuntzan:
    • Jantokiko begiraleak arduratuko dira haurrei laguntzeaz.
    • Hilabeteko azken asteburuko eskola egunean, etxera eramango dute nezeserra eta eskuila garbitzeko, eta berriz ere aste hasieran ekarriko dute.
  • Lehen Hezkuntzan:
    • Jantokiko begiralea arduratuko bada ere haurrei laguntzeaz, haurraren esku gelditzen da tresnen erabilera.
    • Hilabeteko azken asteburuko eskola-egunean, etxera eramango dute nezeserra eta eskuila garbitzeko, eta berriz ere aste hasieran ekarriko dute.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan:
    • Ikaslearen esku dago hortzak garbitzea.
    • Hortzetako eskuila nezeser batean gordeko dute ikasleek. Beraz, bakoitzak bere tresnak ekarriko ditu eta bera arduratuko da garbitasunaz.