Ikastolako azken eguna da gaur, ekainak 21. Udaburuko suaren festa ospatu dugu oporretara joan aurretik.
Ikasleak anfiteatrora atera dira 11:00tarako. Zutik egon behar izan dute eguraldiagatik dena bustita zegoelako, baina ez da hain deserosoa izan.
Zuzendariak bere agurra egin du, ikasturtearen errepasoa egin eta oporretara goazela gogoratuz.
Ondoren, dantzariek ‘San Juan zortzikoa’ dantzatu dute.
Gela bakoitzean idatzitxo bat egin dute gauza txarrak erre eta onak indartzeko. Batzuk irakurri ondoren sutara bota dituzte ekitaldian.
Eta, amaitzeko. Udaburu su rapa abestu dute.
Ekitaldi ederra!
Opor zoriontsuak guztiei!