Sortze prozesuaz eta prozesuan sentitzen denaz, eskultura

Urrian Ehuntze lokalean Ainara Lasaren erakusketa bisitatu genuen, ondoren berak eta Idoia Beratarbidek proposatuta eskaiolaz hatzak egin genituen, hirurehun inguru pieza eraman zituen Ainarak. Gaur, martxoak 26 pieza haiekin sortutako eskultura ekarri dute ikastolara. Sortze prozesuaz aritu gara hizketan, pieza ikustean sentitutakoaz ere hitz egin dugu. Eskulturari izen proposamena ere egin dugu. Izen horiek “kabian” jasota geratu dira.

Milesker, bioi, asko gozatu dugu prozesu honetan zehar.