Atzo, astelehena 27, ikastolan lana bukatu duten langileei omenaldia egin genien.
Azken bi urteetan, pandemia egoera dela eta, ezin izan dugu omenaldirik egin eta atzo egin genien agurra azken ikasturteetan lana amaitu dutenei.
Omenduak hauek izan ziren:
- Itziar Etxebeste, jantokiko langilea.
- Arantza Urbieta, administrazioa.
- M. Jesus Etxebeste, garbitzailea.
- Inaxio Retegi, DBH-Oiartzo.
- Maribi Alonso, DBH.
- Miren Garbizu, Psikologoa.
- Beñar Kazabon, LH.
- Ana Gelbentzu, HH.
- Itziar Lekuona, HH.
Eskerrik asko zuen lanagatik eta ongi izan!