‘Muga astoa’ liburuaren aurkezpena ikastolan

Iban Apaolaza Sanchok idatzia eta Jokin Mitxelena Erizek ilustratuta, gerra ostean Gipuzkoako errotak itxiarazi eta oiartzuarrek arto-irina lortzeko, astoekin gauez Nafarroako errotetara egiten zituzten bidaiak ditu hizpide Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak ipuinak.

Herritarren testingantzak ditu oinarri eta zehazki ARANTZA, GOIZUETA, LESAKA eta SAN ANTONGO errotetara egindako ibilbideez eta kalamatrikez dihardu.

Aste honetan ikastolan aurkeztu dute. Zein interesgarria!