Matrikulazio garden baten alde!

Hainbat ikastola eta bertara bere seme-alabak matrikulatu nahi dituzten familia momentu zailak pasatzen ari dira eta Hezkuntza Sailetik ez da egoera hau bideratzeko intentziorik ikusten. Oraingoan, Haurtzaro Ikastolari ez zaigu horrelakorik bizitzea tokatu, baina dudarik ez izan, oraingo joko-arauak ontzat ematen baldin baditugu eta egoera honen aurrean ezer egiten ez badugu, hurrengo ikasturtean guri ere egoera berean egotea tokatuko zaigula.

Honengatik guztiagatik, gaur elkarretaratzea egin dugu.

#guikastola #IkastolaGuztiontzat  #matrikulaziogardenbatenalde #ikastolamugimendua #HezkuntzaSailaAdi