LH6C eta HH elkarrekin dantzan

Atzo, maiatzak 18, LH6. mailako C gelak Gorputz Heziketako konpetentzia egin zuen arratsaldean. Azken hiruhileko honetako konpetentzia dantza emanaldi bat antolatzea izan da eta taldeak emanaldi hau HHko ikasleei egitea erabaki zuen. 

15:30ean frontoian elkartu ziren eta dantza emanaldia ikusi ondoren elkarrekin dantzatu zuten.

Aspaldi zen maila ezberdinek ez zutela ekintza bat partekatzen, eta hasi gara pixkanaka “normaltasunera” itzultzen. Aupa!