LH3, sendabelarrak biltzen

Atzo arratsaldean, maiatzak 26 osteguna, Eskolako Agenda 2030 lanketarekin jardun genuen LH3kook.

Belardia, larreak eta landare itsutasuna kontuan izanik, sendabelarrak bereizten lagundu zigun Neka Martiarenak.

Azalpenak gelan jaso ondoren, Ibargaingo parkera jo genuen aurretik bereiztutako belarren bila (ikastola inguruan belarra moztu berria zen eta ezinezkoa izan zen bertan aritzea).

Nekaren laguntzarekin belarrak bilatu, aurkitu eta baieztapena jaso ondoren, album batean jaso genituen.

Izena, izen zientifikoa eta zertarako erabili ohi den idatziz jarri ondoren, osatutako albuma etxera eraman dugu.