LH2 Askebideak: esan erritmoarekin (2024)

Haziak ekimenaren barruan, Askebideak lantzen ari dira egunotan LH2. mailako ikasleak. Askebide horietako bat da Esan Erritmoarekin, Odei Astibiarekin egiten ari direna.

Honetan datza: Gorputz guztiak desberdinak dira eta bakoitzak soinu berezia sor dezake. Gorputzen mugimenduekin eta soinuekin zein perkusio instrumentuekin adierazpen sonoroak transmititzeko aukera ematen da bertan.

Askebide honen helburu orokorra haurrari bere barnean duena askatzeko bidea irekitzea da, gorputz adierazpenaren bidez (erritmoa eta body-perkusioa). Musikaren bitartez gorputzaz gozatzea, bakoitzak dituen gaitasunez, mugez ohartzea, ezagutzea eta errespetatzea. Muga horiek onartuz eta motibazioaren indarrarekin lorpen berrietara iristeko gogoa piztea, taldekide guztien partehartzea bultzatuz eta norbanakoa indartuz.

Askebide hau Esan Irudiarekin eta Esan Antzerkiarekin askebideekin elkartzen da, beste adierazpenetan landutakoa elkatrukatuz, elkarren artekoa indartuz eta aberastuz.