Lesakako Dantzari Txiki Egunean

Haurtzaro Dantza Taldeak Lesakako Dantzari Txiki Egunean parte hartu zuen larunbatean, martxoak 18. Oso egun ederra izan zen, primeran pasatu zuten parte-hartzaileek.

Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiogu Tantirumairu elkarteari, antolakuntzagatik eta gonbidapenagatik, eta Lartaun Txistulari Taldeari, gure dantzariekin batera bertan izateagatik.

Aupa!