Juul bozketaren Euskal Herriko emaitzak 2024

Euskal Herriko hainbat ikastolatako ikasleek 14.600 boto eman dituzte JUUL literatura hauteskundeetan.

Hemen dituzue aurtengo bozkatuenak.

Zer da Juul Kanpaina?

Irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, Euskal Herriko ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma. Kanpainan ikastoletako haur eta gazteek liburu gogokoena eta ilustratzaile nahiagotuena hautatzen dituzte.

Kanpainaren helburua

Ikasleen irakurzaletasuna bultzatzea da kanpainaren helburu nagusia.

Horretarako:

  1. Ikasleek gustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburua aukeratzen dute. Ikasleak jartzen ditugu epaile. Beraz, haiek aukeratutako liburuak, beraiek aukeratuak izan behar dute eta ez, guk irakurtzera behartuak.
  2. Ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzailea aukeratzen dute.

JUUL kanpaina ikasturtean zehar gelan, etxean, ikastola, herrian eta Euskal Herrian irakurketaren zaletasuna bultzatzeko lantzen diren jarduerez osatuta dago. Hauteskundeak, ikastola bakoitzak duen irakurzaletasuna bultzatzeko planaren barruan, azken ekintzetariko bat da.

juul