IBON MARTIN IDAZLEAREN BISITA

Ibon Martin idazlearen bisita jaso genuen lehengo asteazkenean 5. mailako kideok. ONINen lehengusua den SIRA pertsonaiaren bi istorioren liburuak argitaratu berri ditu eta horiei buruzko sekretuak eta bere lanbidearen zenbait datu interesgarri ere partekatu zituen gurekin. Oninen hurrengo istorioari buruz ere zenbait aurrerapen ere eman zizkigun…baina ezin dizkizuegu kontatu! Zeinen gustura egon ginen bera entzuten! Gainera, gure liburuak sinatzeko tartea ere izan genuen. 

Mila esker Ibon eta jarrai ezazu orain arte bezalako istorio politak sortzen, ikaragarri maite ditugu eta!