Ibaialde Erakusketa 2024

Oporren aurretik ingurumen aste ekosozialaren bueltan hainbat ekintza eraman genituen aurrera, baina hasiera batean aurreikusia genuen bat egiteko aukerarik ez genuen data kontuen ondorioz. IBAIALDE ERAKUSKETA bi astez ikastolara ekartzeko aukera lortu dugu, baina oporren aurretik izan beharrean oporren ondoren, apirilaren 10etik 24ra.

Erakusketa 10 panelez osatua dago eta LH3 eta 4. maila arteko txokoan dago kokatua. 

Argazkietako batean duzue erakusketaren nondik norakoen azalpena ere.

asteekosoziala