HH5: Olgaren panpinak

Oiartzuarra da Olga Leibar, guraso ohia eta panpinak oparitu dizkigu. Baita azalpena eman ere.

Gorputza lantzen ari garenezm primeran datozkigu: goxoak dira, neutroak, azal kolore ezberdinetakoak, ile desberdina dute, arropa ere bai… Asko gustatu zaizkigu eta asko ari gara jolasten beraiekin!

Mila esker, Olga!