HH3: bi txita jaio zaizkigu!

Bada hilabete baserriko animalien gaiarekin hasi ginela. Ugaztunen eta hegaztien arteko berezitasunez hitz egin dugu hilabetean zehar. Hau aprobetxatuz, inkubagailua ekarri genuen gelara eta arrautzak jarri genituen, bertan txita baten jaiotza prozesua zein den ikusiz. Hiru arrautza jarri genituen, handik bat hil egin zitzaigun, baina beste bi jaio zaizkigu asteburuan zehar.

Prozesua guk ezagutzeaz gain, HH5 urtekoei ere azaldu diegu gelan gertatu denaren berri.