Aurten ere familientzat prestakuntza zikloa antolatu dugu. Hauxe da egitaraua:
Gure haurrak eta nerabeak nola hezi berdintasunean. Eider Goiburu Moreno.
- Azaroak 7: HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4. mailako familientzat.
- Azaroak 16: LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4 mailako familientzat.
Familiako gatazkak eta estresa kudeatzeko pilulak. Nerea Mendizabal.
- Urtarrilak 18: HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4. mailako familientzat.
- Urtarrilak 23: LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4 mailako familientzat.
Jolasa, haurren garapenerako gakoa. Nola izan haurren bidelagun kontziente? Leyre Cano.
- Apirilak 16: HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4. mailako familientzat.
Substantziarik gabeko adikzioak: kirol-apustuak, ausazko jokoak, bideo jokoak… Zer egin dezake familiak? Estibaliz Ansotegi Guruziaga.
- Apirilak 25: LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4 mailako familientzat.
Saio guztiak 17:00etan izango dira, jantokiko goiko solairuan.
Saio horiek aurrera ateratzeko ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat etorriko zareten. Hemen duzue izena emateko inprimakia. Saioetarako epeak astebete lehenago itxiko ditugu. Izen-emate kopuruaren arabera zaintza eta itzulpen zerbitzuak ere eskainiko ditugu.