Geletan termometroak banatzen

Gure ikasleek 10 konpromiso hartu dituzte Agenda 2030 programaren barruan, Udalarekin. Dekalogo horretatik 9. helburuarekin hasi dira lanean: berogailuak behar denean bakarrik erabiltzea.

Hori bermatzeko, termometro bana banatu dute geletan. Bertan, non jarri erabaki dute eta tenperatura bat adostu. Tenperatura horretara iristen denean, ordezkari batek irakaslea abisatzen du eta berogailua ixten dute.

Helburua da, ikasleek etxeetako termostato lana egitea.