Gau Beltza prestatzen

Gaur, HH eta LHko ikasleak Gau Beltza prestatzen aritu dira.

LH1n saio berezia egin dute:

Nekane Martiarena eta Garazi Aldaraborda etorri dira gugana, Gau Beltza nondik datorren, nola sortu zen, herrian zer egiten den… azaltzera. Ipuina (Gau Beltz On) eta abestia (Gaur Beltzaren Argitan) ere aurkeztu dizkigute. Koplak ere entseatu ditugu.


Prest gaude hemendik 6 egunera herriko festan parte hartzeko. Trapu zaharrak prestatzea besterik ez zaigu falta…

beltza gau