Etxeko txikiei sakelakoa ez erosteko konpromisoa

Haurtzaro Ikastolako gurasoei (LH3tik DBH2ra) itun batean parte hartzeko eskaria egin diegu, Guraso Ordezkariek bultzatutako ekimenaren harira: hurrengo 6 hilabeteetan etxeko txikiei sakelako telefonoa ez erosteko konpromisora atxikipena emateko (aukerazkoa).

IKT GURASO ITUNA deiturikoaren 2. denboraldia da oraingoa.

Oiartzun Irratian izan da Zigor Goikoetxea gure komunitateko gurasoa, egindako lanaren eta itunaren xehetasunak azaltzen.

Entzun: https://labur.eus/4RNdG