Ekimaker: ideia bilketa 2023

Gaur goizean, irailak 26, DBH4. mailako teknologiako ikasleak LH3. mailako ikasleekin elkartu dira beraien geletan.

Topaketa honetan, Ekimaker proiektua aurrera eramateko lehenengo fasea gauzatu dute. Fase honetan, DBH4. mailako ikasleek ideiak eskatu dizkiete LH3. mailako ikasleei, gero ideia horiek jaso, egingarrienak aukeratu eta maketa bat sortzeko asmoz.