DBH4: Hondakinen Ekodekalogoa

DBH4ko lanbide jarduerari aplikatutako zientzien ikasleek, ikastolan sortzen ditugu hondakinen karakterizazioa eta ikerketa egin ondoren, Hondakinen Ekodekalogoa diseinatu eta osatu dute.

Oporren aurretik, martxoaren 22an, ostirala, DBHko gela guztietan aurkeztu zuten.

Aurten sortutako, antolatutako, Aste Ekosozialari amaiera emateko ekimena izan zen. Aste Ekosozialean ikastolako hiru etapek parte hartu zuten: HHk, LHk eta DBHk.